Gaur amaitzen da zuhaitz egunerako izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mar. 13a, 10:51

Azkoitiko udalak, zazpigarren urtez jarraian Zuhaitz eguna antolatu du hilaren 17rako. Deialdia 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta jakinarazi dutenez, herrian bertan egingo da zuhaitz landaketa, Trenbidearen Zumardian hain zuzen.

Berta...

Bertan parte hartu nahi duenak beharrezkoa izango du izena ematea, eta epea gaur (asteartea) amaitzen da. Horretarako udaletxeko harrera bulegora joan behar da 8:00etatik 15:00etara bitartean, edo Abarketatxo ludotekara, 7:00etatik 13:00etara zein 17:00etatik 19:00etara bitartean.
Aurtengoan plakarik ez
Aurten ez da zuhaitzen ondoan umeen izenekin plakarik jarriko. Erabaki hau hartzearen arrazoi nagusia plakak mendian sorturiko kalte estetikoa da. Urtero 80 plaka ezartzen dira eta zaila da hori mendiaren paisaiarekin uztartzea. Azkeneko sei urteetan 387 zuhaitz landatu dira Attolako eremuan eta 387 plaka jarri dira zuhaitzen ondoan. Horrek paisaiari eragindako kaltea kontuan hartuta, Ingurumen sailak ohitura ez mantentzea erabaki du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide