Hiru hitzaldi prestatu ditu Bizenta Mogel Elkarteak, urtero legez. Atzo izan zen aurrenengoa, eta «jendetza» bertaratu zela jakinarazi du Itziar Kale Elkarteko kideak. Asteazkenetan dira saioak, Elkargunean, 15:30etik aurrera. «23 urte daramagu hitzaldi zikloa antolatzen, eta zaila da urtero gaia berritzea». Gaixotasunekin lotutako hainbat hitzaldi eman dutela gogoratu du. «Alzheimerra, osteoporosia… Gaixotasunak askotan landu genituela eta, aurten bestelakoak jartzea erabaki genuen». Datorren asteazkenean, hilaren 14an, Elena Iraolagoitiak, Adindu elkarteko kideak emango du hitzaldia; Eguneroko elkarbizitza egoki baterantz izenekoa. «Eibarkoa da Adindu elkartea, eta jende helduarekin egiten du la. Jardunaren nondik norakoak azalduko ditu. Bi edo hiru urtean antolatu ditugu gaiaren inguruko hitzaldiak». Azken hitzaldia martxoaren 21ean izango da. Xabier Andonegi izango da hizlaria, eta Izpiritu-Adimenaren gaurkotasuna izena jarri dio saioari. Iaz ere Azkoitian izan zen, Floreagak deituta, eta gustatu egin zitzaienez, errepikatzea erabaki dute. Oraingoz, emaitza onak Pasa den asteazkenean Baketik elkarteko Jonan Fernandezek gaur egungo egoera politikoaren nondik norakoak izan zituen hizpide. «Oso ongi jardun zuen, eta jendea oso gustura atera zen. Jarri genituen aulki guztiak bete ziren; 60 bat entzule bildu ziren». Urtero, ibilaldi batekin amaitu izan dute hitzaldi sorta. «Aurten Hendaiara joatea pentsatzen genuen, baina gorabehera batzuk medio, Iruñera goaz azkenean, hilaren 28an».
Xabier Andonegi hitzaldia eskaintzen, iaz, Floreagan (Argazkia: Juan Inazio Sudupe)
Hiru hitzaldi prestatu ditu Bizenta Mogel Elkarteak, urtero legez. Atzo izan zen aurrenengoa, eta «jendetza» bertaratu zela jakinarazi du Itziar Kale Elkarteko kideak. Asteazkenetan dira saioak, Elkargunean, 15:30etik aurrera.
«23 urte daramagu hitzaldi zikloa antolatzen, eta zaila da
urtero gaia berritzea». Gaixotasunekin lotutako hainbat hitzaldi eman dutela gogoratu du. «Alzheimerra, osteoporosia… Gaixotasunak askotan landu
genituela eta, aurten bestelakoak jartzea erabaki genuen».
Datorren asteazkenean, hilaren 14an, Elena Iraolagoitiak, Adindu elkarteko kideak emango du hitzaldia; Eguneroko elkarbizitza egoki baterantz izenekoa. «Eibarkoa da Adindu elkartea, eta jende helduarekin egiten du la. Jardunaren nondik norakoak azalduko ditu. Bi edo hiru urtean antolatu ditugu gaiaren inguruko hitzaldiak». Azken hitzaldia martxoaren 21ean izango da. Xabier Andonegi izango da hizlaria, eta Izpiritu-Adimenaren gaurkotasuna izena jarri dio saioari. Iaz ere Azkoitian izan zen, Floreagak deituta, eta gustatu egin zitzaienez, errepikatzea erabaki dute.
Oraingoz, emaitza onak
Pasa den asteazkenean Baketik elkarteko Jonan Fernandezek gaur egungo egoera politikoaren nondik norakoak izan zituen hizpide. «Oso ongi jardun zuen,
eta jendea oso gustura atera zen. Jarri genituen aulki guztiak bete ziren; 60 bat entzule bildu ziren».
Urtero, ibilaldi batekin amaitu izan dute hitzaldi sorta. «Aurten Hendaiara joatea pentsatzen genuen, baina gorabehera batzuk medio, Iruñera goaz azkenean, hilaren 28an».