Xabi Oroz Iraurgi Saskibaloi Elkarteko jokalariak asteburuan Jordan Classic International Tour-en hartuko du parte, Londresen. 1996an eta 97an jaiotako Europako 40 jokalari onentsuenak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera, eta horietako bat Oroz da. “Orozez gainera, Espainiako estatuko beste bi jokalarik bakarrik hartuko dute parte Londresen egingo den lehiaketan, Sergi Costak eta Marc Bauzak. Eta bi hoiek Espainian dagoen harrobirik onenetako batekoak dira: Joventutekoak”, azaldu dute Iraurgiko ordezkariek. Endesa Ligako talde batzutako harrobiko taldeetik ere hainbat jokalari joango da: Arbydas Sabonisen seme Domantas (Unicajakoa), Sandor Gacic eta Rinalds Malmanis (Baskoniakoak) eta Ludvig Hakanson (Bartzelonakoa). Asteburuan Londresen lehiatu eta gehien nabarmentzen diren jokalariak, datorren apirilean Ameriketako Estatu Batuetako Charlotten ariko dira Jordan Brand Classic-ean.
Xabi Oroz Iraurgiko jokalaria
Xabi Oroz Iraurgi Saskibaloi Elkarteko jokalariak asteburuan Jordan Classic International Tour-en hartuko du parte, Londresen. 1996an eta 97an jaiotako Europako 40 jokalari onentsuenak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera, eta horietako bat Oroz da. “Orozez gainera, Espainiako estatuko beste bi jokalarik bakarrik hartuko dute parte Londresen egingo den lehiaketan, Sergi Costak eta Marc Bauzak. Eta bi hoiek Espainian dagoen harrobirik onenetako batekoak dira: Joventutekoak”, azaldu dute Iraurgiko ordezkariek.
Endesa Ligako talde batzutako harrobiko taldeetik ere hainbat jokalari joango da: Arbydas Sabonisen seme Domantas (Unicajakoa), Sandor Gacic eta Rinalds Malmanis (Baskoniakoak) eta Ludvig Hakanson (Bartzelonakoa).
Asteburuan Londresen lehiatu eta gehien nabarmentzen diren jokalariak, datorren apirilean Ameriketako Estatu Batuetako Charlotten ariko dira Jordan Brand Classic-ean.