Hiru hitzaldi prestatu ditu Bizenta Mogel Elkarteak, urtero legez. Atzo izan zen aurrenengoa, eta “jendetza” izan zela jakinarazi dute elkartetik. Asteazkenetan izango dira hitzaldiak, eta hurrengoan, hilaren 14an, Elena Iraolagoitia izango da Eguneroko elkarbizitza egoki baterantz hitzaldia gidatzen. Astebete beranduago, 21ean, Xabier Andonegi izango da, Izpiritu-Adimenaren gaurkotasuna izeneko hitzaldiarekin. Bi hitzaldiak Elkargunean izango dira, 15:30ean hasita.