Anaitasunako bigarren xake taldea igoera faseko lehen postuan dago

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mar. 7a, 06:31

Azkoitiko Anaitasuna Kakute Xake taldeko bigarren taldea, hirugarren mailatik igotzeko fasea jokatzen hasi da dagoeneko. Asteburuan Hondarribian izan da Marlaxka B taldearen aurka eta 1-3 irabaztea lortu zuen. Hondarribiko taldea zegoen aurrenengo post...

Azkoitiko Anaitasuna Kakute Xake taldeko bigarren taldea, hirugarren mailatik igotzeko fasea jokatzen hasi da dagoeneko. Asteburuan Hondarribian izan da Marlaxka B taldearen aurka eta 1-3 irabaztea lortu zuen. Hondarribiko taldea zegoen aurrenengo postuan ordura arte, baina orain puntu eta erdiko aldearekin jarri da Azkoitikoa lehenengo. Aste honetan Zarautz D taldearen aurka jokatuko du, eta irabaziko balu, «oso egoera onean geldituko» litzatekeela igoera lortzeko jakinarazi dute taldetik. Asier Plazaolak, Carlos Sanchezek, Igor Aranbarrik eta Migel Angel Gomezek jokatu zuten.
Gorengoen mailako taldearen egoera «zailtzen» ari dela adierazi dute taldetik. Asteburuan 2,5-1,5 galdu zuten Beasainen eta jaitsierako postuetaik gertu daude. Hain zuzen ere, bederatzigarren postuan, hamalau punturekin. Baina taldetik gogorarazi dute, hirugarren eta hamaikagarren sailkatuen artean lau puntoren aldea baino ez dagoela. Beraz, «datozen hiru jardunaldiak erabakigarriak izan daitezkeela gogorarazi zuten».
Eskolartean «emaitza onak»
Eskolarteko mailan, «emaitza oso onak» lortu dituztela azpimarratu dute, Judith eta Josue Goenaga anai-arrebek Floreaga ordezkatuz jokatu baitzuten. 48 parte hartzailetatik, hirugarren eta hamaikagarren postuak lortu zituzten hurrenez-hurren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide