XXIII. Euskal Kultur Jardunaldiak prestatu ditu Floreaga Ikastetxeak hilabete honetarako. Etzi hasi eta beste bi ostegunetarako hitzaldi bana prestatu dituzte. Hitzaldi guztiak 20:30ean hasiko dira Floreaga ikastetxeko On Bosco aretoan.Floreaga Ikastetxearen eta bertako guraso elkartearen artean antolatzen dute guztia.
Aurrenengoa gazteleraz izango da, eta Isaac Diez de la Iglesia salestarrak bere ibiliak kontatuko ditu. Hilaren 15ean Gotzon Barandiaran eta Igor Elortza izango dira. Auzolana, euskarazko kulturgintzaren ardatz hitzaldia emango dute. Maxixatzen Euskara Taldearekin elkarlanean antolatu dute. Azkenengo hitzaldia ematera, berriz, Juan Kruz Mendizabal Donostiako Pastoral Bikarioa izango da Kristautasuna eta gizartea gaur egun izenekoa.