Azkoitiko EAJ aurrekontuen aurka agertu da, eta horretarako testu bat plazaratu du. Dioenez, «lehen aldiz udaleko idazkari eta kontu-hartzailearen kontrako informeekin onartuak izan dira» udal aurrekontuak. EAJrentzat aurrekontuak onartu aurreko prozesuan ikusi da «ezker abertzalearen benetako aurpegia», alegia, «plangintza, kudeaketa eta ideia garbirik eza».
Bildurentzat Inmigrazio eta Berdintasun sailetako partidak % 23 eta %56 igotzea eta Kontzejupetik udal aldizkariaren 85.000 euroak ukitu ezinak direla dio EAJk. Alderdi honentzat, berriz, ukiezinak «aktibitate ekonomikoa sustatzeko partidak mantentzea, Musika Eskolaren irisgarritasuna bermatzeko lanak eta Haurreskolaren diru laguntzak» dira. EAJk hamar hemendakin aurkeztu zituen aurrekontuaren aurrean, eta salatu du Bilduk eta Azkoitia Baik ez zituztela onartu eta aurrekontuak negoziatzerakoan parte hartzea ez zutela praktikan jarri: “Aurrekontuak aztertu eta hobekuntzak proposatu ahal izateko beharrezko informazioa ere ez digute erraztu. Hau da Bilduren ekitekoa modua, gauza bat esan eta bestea egin, alegia”.