Azkoitiko Udalak 12.201.000 euroko aurrekontua onartu du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mar. 2a, 11:42

Atzoko udalbatzarrean onartu zuten 2012ko Azkoitiko Udaleko aurrekontua.  12.201.000 eurokoa izango da, iazkoarekin alderatuta %4,5 txikiagoa. Urrategi Alberdi Bilduko zinegotziak gogorarazi zuenez, 2011 amaieran, Azkoitiko Udalak  11.259.479,63 euro...

Atzoko udalbatzarrean onartu zuten 2012ko Azkoitiko Udaleko aurrekontua.  12.201.000 eurokoa izango da, iazkoarekin alderatuta %4,5 txikiagoa. Urrategi Alberdi Bilduko zinegotziak gogorarazi zuenez, 2011 amaieran, Azkoitiko Udalak  11.259.479,63 euroko zorra zuen. Aurtengo aurrekontutik 2.019.315,97 euro erabiliko dira zor horiek ordaintzeko, aurrekontuaren %16,76.

Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko botoekin onartu zen udal aurrekontua; PSE-EE eta EAJ, berriz, aurka agertu ziren. Aurrekontu horretaz gain Zubiaurre-Elkargune Institutuaren, San Jose Egoitza Fundazioaren, eta Azkoitia Lantzen S.A.renak ere onartu ziren, baina kasu horietan Bilduren aldeko botoarekin bakarrik.

Ohiko gastuak “murrizteko saiakera” egin dutela esan zuen Alberdik: “Zerbitzuen kalitatea mantenduz, diru kopuru bat aurreztea lortu da”. Hala, kale garbiketen kontratuarekin 33.768 euro aurreztu dituzte, Iraurgi Lantzen erakunde publikoari %10.73 jaistea proposatu diote; eta goikarguen soldateak jaitsita 110.000 euro aurreztu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide