Aingeru Guardakoaren egunak erakusten du Baztarrikalden festak noiz dira. Gaur da Aingeru Guardakoaren eguna, eta bihar hasiko dituzte jaiak Azkoitiko auzoan. Igandera bitarterako hainbat ekimen prestatu du urtero bezala Azkoitiko Idi Proba Elkarteak.
Aitor Olarrea da antolatzaileetako bat, eta festen nondik norakoak azladuko ditu. «Urteroko egitaraua prestatu dugu. Ezin dugu berrikuntzari prestatu, aurrekontuak ez baitu horretarako ematen», dio. Hala ere, ez da ekimenik faltako asteburuan. Muslarreak txapelketarekin hasiko dira ostiralean. 20 euro ordaindu beharko ditu parte hartu nahi duen bikoteak, eta sari moduan 300 euro eta txapel bana emango dituzte. Bigarren bik
otearentzat 200 euro eta opariak izango dira, hirugarrenarentzat 100 euro eta opariak, eta laugarrenentzat baserriko bi oilasko eta opariak.
Joxe Astorbe Zaldi Proba ere jokatuko da, urtero legez. Proba «indarra hartzen» ari dela jakinarazi du Olarreak. «Bizkaitik hiru zaldi eta zaldun etorriko dira». Larunbat gauean eta igande arratsaldean egingo da, kalean. «850 kiloko harriarekin aritu beharko dute. Eta 400 kilo baina gehiago pisatzen dituen zal
diak kiloko kilo bateko gainzama eraman beharko du».
Asteko azken eguna izango da indartsuena. Pilota partidekin hasiko dute eguna, jubenil eta seniorren partidekin. Gazteen artean Unanu eta Lasa, Alberdi-Juaristi bikotearen aurka arituko dira. Helduen partida, berriz, Anduezak eta Epeldek, Juaristiren etaZendoiaren aurka jokatuko dute.
Herri kirolik ere ez da faltako. Izan ere, lau aizkolari eta bi harrijasotzaile izango dira eguerdian. Dorronsoro-Lakiola, Txikiya IV-Zaldua ariko dira aizkoran, eta harria bizkarrera igotzen, berriz, Bustak eta Azalgortak jardungo dute. «Bi talde izango dira, eta aizkolariek sei enbor moztu beharko dituzte, harri-jasotzaileekin txandaka, zeinek azkarrago moztu».
Hori amaitutakoan emango zaio hasiera asto lasterket
ari. Parte-hartzaile guztiei hamabosna euro eta opariak emango dizkiete. Irabazleari, ordea, hogei euro eta txapela. Arratsaldean, umeentzako jolasak prestatu dituzte, eta txokolate-jana.
Galera
Olarreak jakitera eman duenez, «galera» izaten dute festak antolatzean. Horri buelta eman ahal izateko zozketa egiten dute urtero. «Idi parea eta 1.500 euro zozkatuko ditugu apirilaren 18an. Udalak 1.000 euro ematen dizkigu, eta 3.000 euro inguru kostatzen dira. 2.000 euro lortzen baldin baditugu horren bidez, berdinduko ditugu gastuak».
Egitaraua
Martxoak 2, ostirala
-22:00etan. II. Mus Txapelketa Orion Elkartean. Izen-ematea, aurretik.
Martxoak 3 larunbata
-22:00etan. III. Zaldi Proba. Joxe Astarbe Saria.
Martxoak 4 igandea
-10:15ean. Pelota partiduak Oteiza Frontoietan.
-12:00etan. Herri Kirolak.
-Ondoren. Asto lasterketa.
-16:00etan. Umeentzako jolasak.
-17:30ean. III. Zaldi Proba. Joxe Astarbe Saria.
-Egun osoan zehar. Trikitilariak.