Aizpurutxon auzo elkartea sortu nahi dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mar. 1a, 07:00

Azkoitiko Udaleko ordezkariak Aizpurutxon izan dira, auzo elkartea antolatzeko helburuarekin. Herriko auzoetan elkarteak sortzeko asmotan da Azkoitiko Udala, eta asteartean auzokoekin bildu zen ideiaren berri emateko.

Ibon Arrieta zinegotzia izan zen b...

Azkoitiko Udaleko ordezkariak Aizpurutxon izan dira, auzo elkartea antolatzeko helburuarekin. Herriko auzoetan elkarteak sortzeko asmotan da Azkoitiko Udala, eta asteartean auzokoekin bildu zen ideiaren berri emateko.
Ibon Arrieta zinegotzia izan zen bileran, eta jakinarazi duenez, ez dira joan «zer egin behar duten esatera». «Guk nahi duguna auzoa berpiztea dela esan diegu, eta ideia interesatzen bazaie ongi; ez bazaie interesatzen, euren erabakia da». Oraindik ez direla berriro harremanetan jarri dio Arrietak, beraz, ikusi egin behar elkartea sortuko den ala ez.

Eskaerak bideratzea
Hainbat eskaera jaso ziuztela gogoratu du Arrietak: «zebra bidea falta zela edo frontoia pintatu beharra dagoela…». Auzoak dituen beharrak talde horrek bideratzea dela egokiena uste du udalak.  «Banan-banan udaletxera etortzen ibili gabe». Gainera, zenbait lan egiteko Aldundiari baimena eskatu behar zaionez, «norbanakoaren eskaera baino, talde batenak indar handiagoa dauka».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide