Garbitokian bizikletentzako mangera bat jarriko du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Lapurretak zirela eta, Azkoitiko Udalak gabitokitik mangerak kentzea erabaki zuen duela hilabete batzuk. Horregatik, ordutik garbitokia ibili nahi zuenak bere mangera eraman behar izaten zuen. Baina bizikletak garbitzeko ere erabiltzen dela ikusita, Ud...

Lapurretak zirela eta, Azkoitiko Udalak gabitokitik mangerak kentzea erabaki zuen duela hilabete batzuk. Horregatik, ordutik garbitokia ibili nahi zuenak bere mangera eraman behar izaten zuen. Baina bizikletak garbitzeko ere erabiltzen dela ikusita, Udalak bi metroko mangera bat jartzea erabaki du horretara joaten direnentzat. Mangera horri “behar den bezalako erabilpena emateko” eskatu du Udalak, “gizalegez jokatzeko”.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide