Funtzionamendua aldatzea erabaki du Plaza Ondok

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ots. 29a, 17:52

Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak urteko batzarra egin zuen pasa den larunbatean, eta 113 bazkidek hartu zuten parte. Bertan hainbat aldaketa ematea erabaki ziren, antolakuntzari dagokionean.

Lehendakaria Felix Uranga izango da, idazkaria Jose Luis Mugar...

Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak urteko batzarra egin zuen pasa den larunbatean, eta 113 bazkidek hartu zuten parte. Bertan hainbat aldaketa ematea erabaki ziren, antolakuntzari dagokionean.
Lehendakaria Felix Uranga izango da, idazkaria Jose Luis Mugarza, administratzailea txema Urrutia, eta bulegoko arduraduna Juan Ramon Juaristi. Lau lagun horiek osatuko dute Zuzendaritzako taldea,eta lehengo zuzendaritza batzordea ordezkatuko du.
Bazkideek eskaini ditzaketen zerbitzuak daudela kontuan hartu dute, «batez ere egoera ekonomikoa kontuan hartuta», ekimenak antolatzeko talde bakoitzeko arduradunak jartzen hasi dira. Oraingoz, Adinekoek Kontseilua, Bidaiak, Bingoa, Ekimenak, eta pinturako tailerrak arduradunak dauzkte, eta gehiago jartzekotan direla jakinarazi dute.
Urteko kuota ordaindu behar
Elkarteko kide direnek urteko kuota ordaindu beharra ere badaukate. Apirilaren 30ean amaitzen da ordaintzeko epea, helbideratuta ez daukatenentzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide