Eusko Jaurlaritzak 34 irrati lizentzia banatuko ditu datozen hilabeteetan, lehiaketa publiko bidez. Haietatik bat Azkoitirako izango da.
Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako kultura sailburuak atzo azaldu zuenez, 34 irrati lizentzietatik 11 euskara hutsezkoak izango dira. Baina Azkoitikoa ez dago horien artean. Euskarazkoei dagokienean, bi Bilbon, bi Donostian, hiru Gasteizen, eta Durangon, Getxon, Beasainen eta Legazpin bana egongo dira.
Lurraldeka, Araban hamar lizentzia emango ditu (denak Gasteizen), Bizkaian hamahiru (Bilbon sei, Getxon lau, Durangaldean bi eta Gernika-Lumon bat), eta Gipuzkoan 11 (Donostian bost, Beasainen hiru, Legazpin bi eta Azkoitikoa).
34 lizentzia horietako bat eskuratu nahi dutenek 30 eguneko epea izango dute lizentzia eskatzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian lizentzien lehiaketa publikoaren berri ematen den egunetik hasita.