Bart gauean, 23:00etatik goizeko 08:00ak bitartean, Anaitasuna futbol klubaren lokaletan sartu dira hainbat pertsona eta lapurreta egin dute. Ate guztiak puskatuta aurkitu dituzte gaur goizean eta material guztia lurrera botata. Anaitasunako zuzendaritzako kideek azaldu dutenez, «kalte handia egin die klubari». Ordenagailua eraman dute eta datu ekonomiko guztiak galdu egin dituzte. Horrez gain, kiroletako materiala eta garaikur batzuk ere lapurtu dituzte. «Klubak 75. urteurrena bete zueneko oroigarri batzuk lapurtu dituzte eta baita ere brontzezko bi garaikur. Beste oroigarri batzuei, berriz, plakak kendu dizkiete», azaldu dute.
Txerloia futbol zelaiko argitazpeneko hariak ere lapurtu dituzte, «iluntzen hasten zuenean pizten genituen zelaian ibai aldera dauden fokoak, baina orain argi hori ere ez dugu. Metroak eta metroak eraman dituzte. Honen aurrean inpotentzia sentitzen da».
Horrez gain, Floreaga auzoan ere zenbait autotan lapurretak egin dituzte.