Zortzi urte igaro dira UROLA KOSTAKO HITZAk lehen zenbakia argitaratu zuenetik. Makina bat aldaketa izan ditu egunkariak 2004ko otsailaren 20tik. Paperetik webgunera egin zuen jauzi, eta iazko azarotik eskualdeko webguneez gain, Azkoitikoa, Getariakoa, Zarauzkoa eta Zestoakoa daude sarean. Egun, asteartetik ostiralera da irakurgai paperean, eta egunero webguneetan eta sare sozialetan.