Bideoa: Oteiza Frontoietan,3Dko grabazioak egiten ari dira

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ots. 17a, 12:08

Orio Produkzioak-eko lantaldea Azkoitiko Oteiza Frontoietan dabil grabazio batzuk egiten 09:00etatik. Proba batzuk egiteko ari dira filmaketa egiten, 3Dko sistemarekin. Bederatzi metro luzatzen den garabi bat erabili dute horretarako, eta kamera bere...

Orio Produkzioak-eko lantaldea Azkoitiko Oteiza Frontoietan dabil grabazio batzuk egiten 09:00etatik. Proba batzuk egiteko ari dira filmaketa egiten, 3Dko sistemarekin. Bederatzi metro luzatzen den garabi bat erabili dute horretarako, eta kamera berezi bat: bi objektibo ari dira erabiltzen. Orio ekoiztetxeko arduradun BeƱat Ibarbia bertan da, eta tokia zergatik aukeratu duten azaldu du: “Frontoi hauek jokoa ematen digute bolumenei dagokienez, horregatik etorri gara, 3Dko irudiak nola geldituko liratezken ondo ikusiko da hemen”.

Goizean dantzariak grabatzen ibili dira: Kukai dantza taldeko lau kide, tartean Jon Maia ezaguna. Arratsaldean pilotari batzuk ibiliko dira. Ilundu arte bertan izango dira.

Argazkietan, goizeko prestaketetako eta filmaketako hainbat irudi. Besteak beste, garabia, dantzariak eta filmaketa ikusi duten une bat: Kukai dantza taldeko bi kide 3Dko betaurrekoekin (gaineko marroiarekin, Jon Maia dantzaria). Beraiekin Orio ekoiztetxeko kideak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide