Astelehen gauerako autobus zerbitzu berezia jarriko dute Azpeititik Azkoitira

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ots. 17a, 10:36

Astelehenean (otsailak 20)  inauteriak direla eta, Azpeitik Azkoitira itzultzeko autobus zerbitzu berezia jartzea erabaki da. Azpeitiko Anbulatorioan egingo du aurrenengo geldialdia autobusak, eta Julio Urkijo bitarteko autobus geltoki guztietan gerat...

Astelehenean (otsailak 20)  inauteriak direla eta, Azpeitik Azkoitira itzultzeko autobus zerbitzu berezia jartzea erabaki da. Azpeitiko Anbulatorioan egingo du aurrenengo geldialdia autobusak, eta Julio Urkijo bitarteko autobus geltoki guztietan geratuko da.

1:00etan, 2:00etan, 3:20an, 4:00etan eta 5:20an abiatuko da autobusa Azpeititik.

Zumaiara joateko ere jarriko dituzte autobus bereziak. 2:30ean eta 4:30ean izango dira horiek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide