Behin-behineko bizitokia aurkitu dute sutean kaltetutako hamabostek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Pasa den larunbat goizaldean Kale Nagusian izandako suteen ondorioz etxerik gabe gelditu diren 29 herritarrekin biltzen hasi ondoren, horietatik hamabostek behin behineko bizitokia aurkitu dutela jakinarazi du Udalak, eta gainontzeko hamalauak Larramen...

Pasa den larunbat goizaldean Kale Nagusian izandako suteen ondorioz etxerik gabe gelditu diren 29 herritarrekin biltzen hasi ondoren, horietatik hamabostek behin behineko bizitokia aurkitu dutela jakinarazi du Udalak, eta gainontzeko hamalauak Larramendi Hotelean jarraitzen dutela era adierazi du. «Horientzako irtenbidea lehenbailehen aurkitzea» espero dutela ere gaineratu dute. Horretarako, aseguru etxeekin eta bestelako erakundeekin harremanetan ari direla esan dute.
Astelehenetik ari dira Udaleko Gizarte Zerbitzuen saileko arduradunak kaltetuekin hitz egiten. «Elkartasun eta babes osoa eskaini nahi» izan die Azkoitiko Udalak. «Bizitoki egoki bat aurkitzeko beharrezko tramite eta gestioak zuzentzen» ari dela ere gaineratu du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide