Arrain eta Ardoen ibilbidearen aurrenengo zatia egiteko aukera izango da datorren igandean. Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatuta hogei kilometro luze den ibilaldia prestatu dute. Otxandiotik Durangorako zatia egingo dute joaten direnek. Egin nahi duenak, Etxeza harategian eman beharko du izena; gaur amaitzen da horretarako epea. Bazkide direnek 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez direnek, berriz, 15 euro.