Udaletik jakitera eman dutenez, Eusko Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako paisaiaren katalogoa egiteko proiektua jarri du martxan, eta tartean Urolako paisaiarena egitekoa ere bada. Katalogo hori egiteko admnistrazio, eragile eta herritarrekin harremanetan ari da, haien parte- hartzea sustatzeko helburuarekin. Parte-hartze prozesu horren nondik norakoen berri izateko, bilera egingo da hilaren 22an, Elkargunean 18:00etan. Bertan, Jaurlaritzako ordezkariek proiektuaren azalpenak emango dituzte eta herritarrengandik zer motatako informazioa jaso nahi duten ere azalduko dute.