Haur masaje ikastaroa antolatu dute Haurreskolan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ots. 14a, 11:09

Azkoitiko Haurreskolak antolatuta, haurrei masaje emateko ikastaroa antolatu dute. Otsailaren 29tik martxoaren 28ra bitartean izango da ikastaroa haurreskolan bertan. 0 eta 3 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoentzat dago zuzenduta, eta 85 euro orda...

Azkoitiko Haurreskolak antolatuta, haurrei masaje emateko ikastaroa antolatu dute. Otsailaren 29tik martxoaren 28ra bitartean izango da ikastaroa haurreskolan bertan. 0 eta 3 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoentzat dago zuzenduta, eta 85 euro ordaindu beharko dira. Bertan parte hartu nahi duenak hilaren 21a baino lehen eman beharko du izena, eta jende kopuru nahikoa biltzen ez bada ez dela egingo ere jakinarazi dute.

Haur masajeak “erlazio familiarrak pizten edo indartzen” dituela jakinarazi dute antolatzaileek. Masajeak haurrei denbora bat eskaintzeko aukera eman dezakeela ere gogorarazi dute: “maitasuna, entzutea, onartua izatea, gertutasuna eta beraien autoestimua indartzeko oinarriak sendotzeko edo errespetatzeko aukera” ematen dezakeela gogorarazi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide