Azkoitiko Udaleko langileek bihar lanuztearekin bat egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ots. 8a, 12:46

ELA, LAB eta STEE/EILAS sindikatuek  biharko deitu duten lanuztearekin bat egitea erabaki du Azkoitiko udaleko langileen asanbladak.  Atzo eguerdian egin zuten batzarra, eta aho batez onartu zen egitea.

Arlo publikoko murrizketen aurka, zerbitzu hori...

ELA, LAB eta STEE/EILAS sindikatuek  biharko deitu duten lanuztearekin bat egitea erabaki du Azkoitiko udaleko langileen asanbladak.  Atzo eguerdian egin zuten batzarra, eta aho batez onartu zen egitea.

Arlo publikoko murrizketen aurka, zerbitzu horietako langileen eskubideak eta lan baldintzak eta kalitatezko zerbitzu publikoaren aldeko defentsa aldarrikatzeko, beraz, lau orduko lanuztea egingo dute bihar. Hain zuzen ere, 11:00etatik 15:00etara egingo da lanuztea udal bulegoetan, eta brigadakoek, berriz, arratsaldean ez dute lanik egingo. “Lanuzteak herritarrengan sor ditzakeen eragozpenengatik barkamena” eskatu dute, eta dei egin diete lankide guztiei 12:30ean Donostiako Boulebardetik aterako den manifestazioan parte hartzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide