Inauterietako mozorro lehiaketa antolatu dute gaztetxoentzat

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ots. 7a, 11:42

Inauterietarako mozorro lehiaketa antolatu du Artxamendi Gazte Topalekuak hamabi eta hamazazpi urte bitarteko herriko gaztetxoentzat. Hilaren 17a (ostirala) izango da Elkargunean, 21:30etik 23:30era bitartean.

Banaka zein taldeka aurkezteko aukera izag...

Inauterietarako mozorro lehiaketa antolatu du Artxamendi Gazte Topalekuak hamabi eta hamazazpi urte bitarteko herriko gaztetxoentzat. Hilaren 17a (ostirala) izango da Elkargunean, 21:30etik 23:30era bitartean.

Banaka zein taldeka aurkezteko aukera izago da, eta ez dute gai finkorik jarri, bakoitzak nahi duenaren inguruan mozorrotu beharko baitu. Izena emateko ,berriz, bertara mozorrotuta agertzea nahikoa izango da. Saria ematerako orduan, “mozorroaren originaltasuna, partaideen umorea eta mozorroa bizitzeko gaitasuna” baloratuko dituztela jakinarazi dute. Irabazleek, Azkoitiko dendetako erosteko 200 euroko txartelak jasoko dituzte, eta horrez gain, “sari sorpresak” ere izango direla aurreratu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide