Zaborra %70 gutxitzea posible dela dio Ingurugiro Etxeak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ots. 7a, 06:00

Ingurugiro Etxea Fundazioak antolatuta, hondakinen inguruko jardunaldiak egin zituzten pasa den astean. Imanol Aspirozek, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko ordezkariak honakoa esanez eman zien hasiera saioei: «Behar bezela aurrea hartuz, eta ohitura ...

Ingurugiro Etxea Fundazioak antolatuta, hondakinen inguruko jardunaldiak egin zituzten pasa den astean. Imanol Aspirozek, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko ordezkariak honakoa esanez eman zien hasiera saioei: «Behar bezela aurrea hartuz, eta ohitura onak izanez gero, egun sortzen ditugun hondakinen %10 soilik bideratuko genuke zabortegira».

Datu horretatik abiatuta, zabor gutxiago nola sortu aztertu zuen Katalunia, Espainia eta Euskal Herriko hainbat adituk. Administrazio publikoari eta enpresa pribatuei zuzendutako jardunaldiak izan ziren, eta ahalik eta zabor gutxien sortzeko adibideak aztertu zituzten. Besteak beste, «berrerabilera sustatzeko» hainbat adibide eman zuten jakitera; edukiontzi arinak jasotzeko sistema bereziak, esaterako. 80 bat lagunek hartu zuten parte jardunaldietan, adierazi dutenez. «Hogei udalerri baino gehiagotako ordezkariak, hamar enpresetakoak, hainbat udal elkartetakoak, baita norbanakoak ere», hain zuzen ere. Ingurugiro Etxea Fundazioak saioen «oso balorazio ona» egin du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide