Azkoitiko EAJk 2012ko aurrekontuen inguruan bere irizia plazaratuz idatzia atera du. Bertan, EAJk “gehien sufritzen ari direnak eta aktibitate ekonomikoa sortzen duten partidak lehenesten” jarraitzen duela esan du. Bilduk proposatzen dituen igoera batzuk kritikatu dituzte (inmigrazioa, berdintasuna eta euskara), horretarako beste jaitsiera batzuk proposatu dituztelako, (enpresen lehiakortasuna sustatzeko partidak).
Elkarguneko kuota batzuen igoera ere salatu dute, eta amaitzeko honako salaketa egin du: “Aurrekontuak onartzeko daramagun prozesu honetan ikusi dugu Ezker Abertzalearen benetako aurpegia: plangintza, kudeaketa eta ideia garbirik eza, alegia”.
Hona Azkotiko EAJk gaiaren inguruan atera duen idatzia:
EAJk gehien sufritzen ari direnak eta aktibitate ekonomikoa sortzen duten partidak lehenesteen jarraitzen du 2012ko aurrekontuetan.
Garai ekonomiko zail honetan, EAJk egin duen aurrekontuen proposamenak hiru irizpide nagusi ditu; gastu arrunta doitzea, gastu soziala mantentzea eta aktibitate ekonomikoa sortzera bideraturiko partidak sustatzea.
Atzeraldi ekonomikoa jasaten ari garen une honetan, BILDUk proposatzen dituen Inmigrazioarako %23ko igoera, Berdintasunerako %56koa eta Euskarako %30ekoa eta gure enpresen lehiakortasuna sustatzeko partiden %20ko jeitsiera kritikatzen ditu. Proposatzeaz gain, Bilduk partida hauek eta Kontzejupetik aldizkariaren 85.000€ ak ukitu ezinak direla dio.
Besteak beste ondorengo neurriak daude EAJren proposamenean: Musika eskolaren handitzea eta irisgarritasun legeak eskatzen dituen neurrietara egokitzea, baserrien saneamentu eta ur horniketa hobetzeko dirulaguntzak, haurreskolarako dirulaguntzak edota etxaurreak berritzeko ak; herriko elkarteentzako dirulaguntzak mantendu eta promozio ekonomikorako partidak mantentzea.
EAJk, aurrekontua positiboki itxiz, bere proposamena guztiz bideragarria dela erakutsi du. Hala ere argi ikusten du lehentasun kontua dela azkoitiaren garepanean aurrera egiteko bide bat edo bestea jarraitzea.
Umeen Elkarguneko kuotak %66 an igotzea, familia berdinei ludotekako deskontuak kentzea, Haurreskolako guraso elkarteari dirulaguntzak kentzea… Hau al da Bilduren politika soziala?
Aurrekontuak onartzeko daramagun prozesu honetan ikusi dugu Ezker Abertzalearen benetako aurpegia: plangintza, kudeaketa eta ideia garbirik eza, alegia.