Santa Ageda bezpera dela eta, hainbat jende eta talde arituko dira bihar herriko kaleetan zehar. Xabier Munibeko DBHko ikasleak eta Bertso Eskolako kideak kaleetan zehar ibiliko dira 09:00etatik aurrera, kantuan eta kopla kantatzen. Zaharren egoitza, udaletxea eta parrokia bisitatuko dituzte kantuz. Ondoren, kalean ibiliko direla esan dute.
Arratsaldean, berriz, Floreagako zenbait guraso arituko dira tabernaz taberna, eta kalez kale, kantuan eta bertsotan. Bildutako dirua Beiningo kaleko haurren aldeko programa batera bideratuko dutela jakinarazi dute.