Ingurugiro Etxea Fundazioak antolatutako hondakinen inguruko jardunaldietan, Imanol Aspiroz, Gipuzkoako Hondakinen partzuergoko ordezkadriak hartu zuen hitza: “Behar bezelako prebentzioa egin eta ohitura onak izanez gero, egun botatzen ditugun hondakinen %10a soilik joango litzateke zaborretara”.
Datu horretatik abiatuta, zabor gutxiago nola sortu aztertu zuten Katalunia, Espainia eta Euskal Herriko hainbat adituk. Administrazio publikoari eta enpresa pribatuei zuzendutako jardunaldiak izan ziren, eta ahalik eta zabor gutxien nola sortzeko adibideak aztertu zituzten. Besteak beste, “berrerabilpena sustatzeko” hainbat modu eman ziren jakitera; edukiontzi arinak jasotzeko sistema bereziak, adibidez. 80 bat lagun izan ziren jardunaldietan: “hogei udalerri baino gehiagotako ordezkariak, hamar enpresetakoak, hainbat mankomunitatetakoak eta baita norbanakoak ere”. Ingurugiro Etxea fundazioa “oso balorazio ona” egin du.