Aitor Madrazok urrezko domina eskuratu du Euskadiko Krosean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ots. 1a, 06:00

Aitor Madrazok jubenilen mailan Euskadiko Kros Lehiaketan aurrenengo postua lortu du. Donostiako 57. Nazioarteko Krosean hartu zuen parte igandean, maila guztietakoekin batera, eta bertan lortu zuen sailkapena. 2011ko Azkoitiko Kirolari Onena saria jaso zuen abenduan, horrez gainera. Olatz Flores zarauztarrak ere urrezko domina eskuratu zuen jubeniletan, nesken mailan, Donostian, baita Usoa Ostolazak ere, baina, infantil mailan. Horrez gain, Xeye atletismo taldeak taldekako aurrenengo postua ere lortu du, eta kadete mailan Jon Perez Xeyekoak bigarrengo postua eskuratu du. Jose Antonio Zulaika Xeyeko kidea «oso gustura» agertu da lortu duten emaitzarekin. «Hogei urtean bigarrengoz lortu da taldeka Euskal Herrian aurrenengo postua. Duela hamar urte neskek lortu zuten sailkatzea, eta aurtengoan, berriz, mutilek, jubeniletan». Zulaikak argi dauka gazteak«hasi baino ez direla egin». Izan ere, garbi du «talde ona» dela. «Oso zaila da horrelako bi herri txikietan hain talde sendoa izatea, eta Bilborekin edo Durangaldearekin lehian aritu, eta irabaztea», dio Zulaikak. «Azken 20 urteetako talderik onena dela ere esan liteke», gaineratu du. «Gogor entrenatzen ari dira; astean bost egunetan joaten dira saioetara. Pedro Muñozek entrenatzen ditu orain». Gainera, mutilen taldea osatzea zailagoa dela esan du Zulaikak. Izan ere, «gaztetan futbolean edo saskibaloian gehiago ibiltzen dira, normalean, atletismoan baino». Madrazoren lana bikaina izan dela nabarmendu [...]

Aitor Madrazo

Aitor Madrazo, Kirolari Onenaren saria jasotzen Azkoitiko alkatearen eskutik (argazkia: Azkoitiko Udala)

Aitor Madrazok jubenilen mailan Euskadiko Kros Lehiaketan aurrenengo postua lortu du. Donostiako 57. Nazioarteko Krosean hartu zuen parte igandean, maila guztietakoekin batera, eta bertan lortu zuen sailkapena. 2011ko Azkoitiko Kirolari Onena saria jaso zuen abenduan, horrez gainera.

Olatz Flores zarauztarrak ere urrezko domina eskuratu zuen jubeniletan, nesken mailan, Donostian, baita Usoa Ostolazak ere, baina, infantil mailan. Horrez gain, Xeye atletismo taldeak taldekako aurrenengo postua ere lortu du, eta kadete mailan Jon Perez Xeyekoak bigarrengo postua eskuratu du. Jose Antonio Zulaika Xeyeko kidea «oso gustura» agertu da lortu duten emaitzarekin.

«Hogei urtean bigarrengoz lortu da taldeka Euskal Herrian aurrenengo postua. Duela hamar urte neskek lortu zuten sailkatzea, eta aurtengoan, berriz, mutilek, jubeniletan». Zulaikak argi dauka gazteak«hasi baino ez direla egin». Izan ere, garbi du «talde ona» dela. «Oso zaila da horrelako bi herri txikietan hain talde sendoa izatea, eta Bilborekin edo Durangaldearekin lehian aritu, eta irabaztea», dio Zulaikak. «Azken 20 urteetako talderik onena dela ere esan liteke», gaineratu du. «Gogor entrenatzen ari dira; astean bost egunetan joaten dira saioetara. Pedro Muñozek entrenatzen ditu orain». Gainera, mutilen taldea osatzea zailagoa dela esan du Zulaikak. Izan ere, «gaztetan futbolean edo saskibaloian gehiago ibiltzen dira, normalean, atletismoan baino».

Madrazoren lana bikaina izan dela nabarmendu du Zulaikak. Jubenilen kategorian gaztea da, gainera, eta hori kontuan izatekoa dela gogorarazi du. «Zaharragoen kontra aritu da, izan ere». Baina bere atzetik iritsi zirenen lana ere nabarmendu nahi izan du, «haiek ere lan ona egin zutelako». «Haiek gehiago sufrituta iritsi ziren», nabarmendu du. «Xeyeko bost kide aurrenengo 25en artean sailkatu ziren».Orain Euskadiko Atletismoko Selekzioa ordezkatuz, Xeyeko kideak Espainiako txapelketan parte hartuko dute, talde bezala; Madrazok baita norbanako bezala ere.

Gustura al dagoen galdetuta, azkar erantzun du Madrazok, baietz. Esperantza apur bat bazeukala dio, Euskal Herriko aurrenengo postua lortzea zuela helburu, eta baita lortu ere. Euria medio lokatza sortu zen bidean, eta hori gogoratu du korrikalariak. «Txorkatilerainoko lokatza zegoen. Pasatzen lehenengoak izan ginen, eta eskerrak. Azkenengoentzat askoz lokatz gehiago baitzegoen». Loiarekin hankek «pisu handia» hartzen dutela jakinarazi du, eta ,beraz, gehiago kostatzen da korritzea. Bost kilometro eta ehun metro egiteko 18 minutu eta 49 segundo behar izan zituen. «Eguraldi onarekin egiteko nahiko denbora motela da, baina zegoen lokatza eta eguraldia kontuan hartuta, nahiko denbora ona dela esango nuke». Hotzarekin ederki gogoratu da gaztea: «izugarrizko hotza egiten zuen; hiru gradu».

Entrenamendu asko eta gogorrak egiten dituzten arren, «gustura joaten» dela dio Madrazok. «Lagunartean ibiltzen gara, eta, gainera, jende asko elkartzen gara; 50 bat» jakinarazi du. Taldeak irabazi duela ere gogoratu du, eta Espainiko txapelketara
«gozatzera» joango dela ere aurreratu du. «Oso zaila da han postu on bat lortzea, maila oso altua dagoelako. Erdi aldean amaitzea ona izango litzateke». Beraz, garbi utzi du ez dela dena ematera joango.

Datorren asteburuan estalitako pistan egin beharko du lasterka, Gipuzkoako absolutua da, eta sailkatu ahal izateko «denbora oso ona» egin beharko duela dio berak, beraz, ikusi egin beharko zer egingo duen. «Ez naiz asko ibili pistan, behin bakarrik orain arte. Nahiko ongi ibili nintzen orduan, ikusi egin behar orain zer egingo dudan».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide