Azkoitiko Udalak Kutxako batzarreko herrien taldean parte hartu ala ez bozkatu zuten pasa den asteko udalbatzarrean, premiazko gaia zela bozketaz erabakita. EAJk PSE-EEk eta Azkoitia Baik aurka bozkatu zuten, eta Bilduk alde. Beraz, ez zen onartu. Eskualdeko hainbat herrik onartu du.
Mozioak, beste hainbat udalekin batera Kutxako estatutuek eta araudiak jasotzen dutenarekin bat, Azkoitiko Udalak taldea osatzea zuen helburu, baina hartu zen erabakiaren ondorioz, ez da taldean izango.
Horrez gain, PSE-EEko ordezkariak, Miguel Reimundez zinegotziak, mozio bat aurkeztu zuen, Pello Bastarrika alkateak, Gipuzkoak beste hainbat alkaterekin batera sinatu zuen eskutitz baten inguruan. «Inposizioaren alde» egin zuela Azkoitiko alkateak zioen mozio hark, eta eztabaida sortu zen gaiaren inguruan. Bastarrikak argi utzi nahi izan zuen
ez zuela inongo inposiziorik onartzen. «Gure helburua zaborrik ez sortzea da, nik ez dut sistema martxan jarri nahi», esan zuen alkateak.
Euskara biziberritzeko plana
Bi mozio horiek onartu ez ziren arren, beste hainbat punturi oniritzia eman zien udalbatzarrean. Euskara Biziberritzeko plana urtebete luzatzea erabaki zuten, Bildu, EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin eta Azkoitia Bairen abstentzioarekin.