Urtiaren idi pareak irabazi du asteburuan Azkoitian jokatu duten apustua. Egoitz Armaolearen (Urretxu) idiak izan dituzte aurrez aurre, eta 2000 euro izan dira jokoan.
Azkoitiarraren abereek 28 minutu eta 30 segundotan egin dute lana. Luis Arregi eta Jose Mari Iruretagoiena izan dira idi zainak. Urretxuarraren idiek, berriz, 30 minutu behar izan dituzte 34 plaza eta 0,50 metro egiteko.