Azkoitiko udalak ez du Kutxako batzarreko herrien agrupazioa onartu

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urt. 27a, 11:03

Udalbatzarra izan zen atzo arratsaldean, eta gaiaren premiatasuna berretsi ondoren, Azkoitiko Udalak Kutxako batzarreko herrien agrupazioan parte hartu ala ez bozkatu zuten. EAJk PSE-EEk eta Azkoitia Baik ezezkoa bozkatu zuten, eta Bilduk aldekoa. Bera...

Udalbatzarra izan zen atzo arratsaldean, eta gaiaren premiatasuna berretsi ondoren, Azkoitiko Udalak Kutxako batzarreko herrien agrupazioan parte hartu ala ez bozkatu zuten. EAJk PSE-EEk eta Azkoitia Baik ezezkoa bozkatu zuten, eta Bilduk aldekoa. Beraz, ez zen onartu. Mozioak,beste hainbat Udalekin batera Kutxako estatutuek eta erregelamenduak jasotzen dutenarekin bat Azkoitiko Udalak taldea osatzea zuen helburu, baina hartu zen erabakiaren ondorioz, ez da taldean izango.

Horrez gain, PSE-EEko ordezkariak, Miguel Reimundez zinegotziak, mozio bat aurkeztu zuen Pello Bastarrika alkateak, Gipuzkoak beste hainbat alkaterekin batera sinatu zuen eskutitz baten inguruan. “Inposizioaren alde” egin zuela Azkoitiko alkateak zioen mozio hark, eta eztabaida sortu zen gaiaren ingruan. Bastarrikak argi utzi nahi izan zuen ez zuela inongo inposiziorik onartzen. “Gure helburua zaborrik ez sortzea da, nik ez dut sistema inplantatu nahi” esan zuen alkateak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide