Kultur Mahaia martxan jartzeko bilerekin datorren astean hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urt. 26a, 15:01

Kultur Mahaia sortzeko deitu zen bileran 30 lagun inguruk haru zuten parte atzo, urtarrilak 25. Hainbat taldeetako ordezkariak izan ziren, baita norbanako kulturzaleak eta kultur sortzaileak ere. Azkoitian Kultur Mahaia sortzeko proposamenak “har...

Kultur Mahaia sortzeko deitu zen bileran 30 lagun inguruk haru zuten parte atzo, urtarrilak 25. Hainbat taldeetako ordezkariak izan ziren, baita norbanako kulturzaleak eta kultur sortzaileak ere. Azkoitian Kultur Mahaia sortzeko proposamenak “harrera oso ona” izan duela jakinarazi dute bilerako deia egin zutenek, eta bertan izan zirenen erdiek, gutxi gora behera, talde eragilean parte hartzeko borondatea agertu dutela ere badiote. Izan ere, Kultur Mahaia kudeatzeko talde eragilea sortuko dutela esan dute, eta bilerak egiten datorren astean hasiko direla ere bai.

Kultur Mahaiak izan behar duen egitura eta funtzionamendua adostuko dira datozen bileretan. Egitekoen artean jaso dituzte besteak beste, “Azkoitiko Kultur mugimenduaren diagnosia egitea eta epe ertain edo luzerako erronkak definitzea”. Horrez gain, 2012rako hainbat ekimen egitea aurreikusi dute, eta aurrerago jakinaraziko dituztela ere adierazi dute.

Bilera deitu zuten taldeetako ordezkariek “balorazio oso ona” egin dute, eta eskerrak eman nahi izan dizkiete parte hartu zuten guztiei. “Ilusioz” daudela diote, “Azkoitian kultur mugimendu antolatu eta bizi bat koordinatzeko”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide