Bederatzi ikastaro eskainiko ditu KZ guneak otsailean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urt. 25a, 09:00

Azkoitiko KZ guneak zehaztu du otsailean eskainiko dituen ikastaroen zerrenda. Internet, software askea, irudia eta soinua, Openid, Eustat, Metaposta, Gootra, Gmail eta Goodoc eskainiko ditu hain zuzen ere. Datak eta ordutegiak zehaztuta daude dagoeneko. Izena lehenbailehen eman behar dela jakinarazi dute bertakoek. Hori egin nahi duenak KZ gunean bertara joan beharko du, bestela 943-02 67 10 telefonora deituta edo tutor.azkoitia@kzgunea.net e-postara mezua bidalita ere izena eman daitekeela jakinarazi dute. Ikastaroak bi hizkuntzatan Interneten ibiltzen ikasteko euskarazko ikastaroa otsailaren aurrenean hasiko da, eta 14an amaitu. Gaztelaniazkoa, berriz, 13tik 24ra izango da. Bien ordutegia ber bera izango da 9:00etatik 11:00etara, bitartean. Software askearen inguruko ikastaroa euskaraz bakarrik izango da, otsailaren 1etik 8ra bitartean. Kasu honetan arratsaldez eskainiko dituzte, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Irudia eta Soinua ikastaroan herritarren imajinazioa piztu nahi dutela adierazi dute antolatzaileek, Gimp, Picnik, Audacity, erabiliz, besteak beste. Hori ere euskaraz bakarrik izango da otsailaren 20tik 28ra bitartean 9:00etatik 11:00etara bitartean. Openid partaidetza eta elkar laguntzeko gune birtuala da, eta horren inguruko nondik norakoak azalduko dituzte osatilaren 3an 16:00etatik 18:00etara euskaraz, eta 22an 11:00etatik 13:00etara gazteleraz. Eustat Euskal Estatistika Erakundearen web orrialdea erabiltzen ere erakutsiko dute otsaialren 17an. Bi saio eskainiko dituzte, biak euskaraz. Metaposta gordailu elektronikoa da eta berau ibiltzen [...]

Azkoitiko KZ guneak zehaztu du otsailean eskainiko dituen ikastaroen zerrenda. Internet, software askea, irudia eta soinua, Openid, Eustat, Metaposta, Gootra, Gmail eta Goodoc eskainiko ditu hain zuzen ere. Datak eta ordutegiak zehaztuta daude dagoeneko.
Izena lehenbailehen eman behar dela jakinarazi dute bertakoek. Hori egin nahi duenak KZ gunean bertara joan beharko du, bestela 943-02 67 10 telefonora deituta edo tutor.azkoitia@kzgunea.net e-postara mezua bidalita ere izena eman daitekeela jakinarazi dute.

Ikastaroak bi hizkuntzatan
Interneten ibiltzen ikasteko euskarazko ikastaroa otsailaren aurrenean hasiko da, eta 14an amaitu. Gaztelaniazkoa, berriz, 13tik 24ra izango da. Bien ordutegia ber bera izango da 9:00etatik 11:00etara, bitartean. Software askearen inguruko ikastaroa euskaraz bakarrik izango da, otsailaren 1etik 8ra bitartean. Kasu honetan arratsaldez eskainiko dituzte, 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Irudia eta Soinua ikastaroan herritarren imajinazioa piztu nahi dutela adierazi dute antolatzaileek, Gimp, Picnik, Audacity, erabiliz, besteak beste. Hori ere euskaraz bakarrik izango da otsailaren 20tik 28ra bitartean 9:00etatik 11:00etara bitartean.
Openid partaidetza eta elkar laguntzeko gune birtuala da, eta horren inguruko nondik norakoak azalduko dituzte osatilaren 3an 16:00etatik 18:00etara euskaraz, eta 22an 11:00etatik 13:00etara gazteleraz. Eustat Euskal Estatistika Erakundearen web orrialdea erabiltzen ere erakutsiko dute otsaialren 17an. Bi saio eskainiko dituzte, biak euskaraz. Metaposta gordailu elektronikoa da eta berau ibiltzen ikasteko hiru aukera izango dira, otsailaren 9-10, 15-16 eta 28-29an. Gootra Googleren itzultzailea ibiltzen ikasteko, berriz, 10ean eta 27an eskainiko dute, eta Gmail-a ibiltzen ikasteko, otsailaren 15ean eta 27an izango du aukera nahi duenak. Goodoc Googleren testu editatzailea ibiltzen ikasteko, 16an eta 28an izango da aukera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide