Azkoitian Kultur Mahaia sortzeko asmoz bilerara deitu dute biharko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urt. 24a, 06:00

Azkoitiko kultur mugimendua koordinatzeko helburuarekin, kulturgintzan dabiltzan norbanako batzuk bildu, eta Azkoitiko Kultur Mahaia sortzeko erronka jarri dute mahai gainean. Horregatik antolatu dute biharko bilera, eta kultur eragile zein edozein nor...

Azkoitiko kultur mugimendua koordinatzeko helburuarekin, kulturgintzan dabiltzan norbanako batzuk bildu, eta Azkoitiko Kultur Mahaia sortzeko erronka jarri dute mahai gainean. Horregatik antolatu dute biharko bilera, eta kultur eragile zein edozein norbanako gonbidatu dituzte parte hartzera. Elkargunean izango da, 19:30ean. «Kultur arloko herritarrak elkar ezagutu eta aurrenengo kontaktua izatea» da bileraren helburua, sustatzaileetako batek Urola Kostako Hitzari jakinarazi dionez.

Oraingoz, Musika Eskola, Erniarraitz, Maxixatzen Euskara Elkartea eta Antzerki Taldea bildu dira ekimena aurrera atera ahal izateko. Abenduan elkartu ziren aurrenengo aldiz, eta jakinarazi dutenez, udalarekin eta Mataderoarekin jarri dira harremanetan dagoeneko. «Harrera ona izan duela ikusita, batzar orokor ra antolatzera animatu gara. Ea gaudenon, eta ideia ona dela iruditu zaien guztien artean, zerbait egiten dugun».

Kultura, sakabanatuta
«Azkoitian kultur mugimendu interesgarria dagoela ikusten dugu, baina piska bat sakabanatuta dago. Orain arteko ekimenetatik, gainera, ez da dinamika iraunkorra sortu. Elkar ezagutu beharra ikusten dugu, koordinatzeko eta gutxiengo proiektu batzuk elkarlanean garatzeko», azaladu dute. Hausnarketa hori partekatu nahi dute, «Azkoitiko kultur mugimenduko ordezkariekin, norbanako kulturzaleekin, sortzaileekin, eta, oro har, gai hau gustatzen zaion edozeinekin».

Inguruko herrietan antzerako ekimenak martxan direla gogoratu dute sustatzaileak; «adibidez, Azpeitian».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide