Haurdunaldiari buruzko ikastaroa eskainiko dute Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urt. 23a, 15:22

Haurdunaldia, zaindu, sentitu babestu izenburuarekin haurdunaldiaren inguruko ikastaroa antolatu dute Elkargunean. Otsailaren 1ean hasiko da, eta asteazkenero izango dira klaseak, otsailean eta martxoan. Izena urtarrilaren 28a baino lehen eman behar da...

Haurdunaldia, zaindu, sentitu babestu izenburuarekin haurdunaldiaren inguruko ikastaroa antolatu dute Elkargunean. Otsailaren 1ean hasiko da, eta asteazkenero izango dira klaseak, otsailean eta martxoan. Izena urtarrilaren 28a baino lehen eman behar da, Elkargunean bertan (943 85 25 44). Nahikoa jendek ematen baldin badu izena, bi talde sortuko dira, bat goizez eta bestea arratsaldez. Ikastaroaren edukia hiru zatitan banatuko da: elikadura; ezagutza fisiko eta psikologikoa; eta atsedena eta ergonomia. Klaseak teorikoak zein praktikoak izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide