Kulturgintzan dabiltzan norbanako batzuk bildu dira, Azkoitiko kultur mugimendua koordinatzeko helburuarekin. Horregatik, datorren asteazkenean, hilak 25, bilera antolatu dute, eta kultur eragile zein edozein norbanakori deia luzatu nahi izan diote bertan parte hartzeko. Kultur arloko herritarrak elkar ezagutu eta aurrenengo kontaktua izatea litzateke bileraren helburua.
Oraingoz, Musika Eskola, Erniarraitz, Maxixatzen eta Antzerki taldea daude bertan, eta bertakoek jakinarazi dutenez, Udalarekin eta Matadeixerekin jarri dira harremanetan. Lau talde horiek ados jarri ziren Azkoitian kultur eskaintza handia dagoela eta hori koordinatu beharra dagoela esatean.