Gas azterketekin, iruzur egitea egotzi die Ertzaintzak lau laguni

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urt. 20a, 10:40

Ertzaintzak iruzur egitea egotzi die lau laguni. Gasaren azpiegituren azterketak egiten zituzten pertsona horiek Urola Kostan, azterketa ofiziala zela esanez, baina horretarako baimenik izan gabe.

Baimenik gabeko azterketak

Azterketa horiek egiteko bai...

Ertzaintzak iruzur egitea egotzi die lau laguni. Gasaren azpiegituren azterketak egiten zituzten pertsona horiek Urola Kostan, azterketa ofiziala zela esanez, baina horretarako baimenik izan gabe.

Baimenik gabeko azterketak
Azterketa horiek egiteko baimena behar da, eta tekniko ofizialek baino ezin dute zihurtatu gasaren azpiegitura egokia dela legalki. Zenbait kasutan egiaztagarri faltsuak ere erakutsi izan dizkietela etxejabeei jakinarazi dute Ertzaintzatik.

Esan dutenez, aldatu behar ez ziren piezak ere aldatzen zituzten, fakturaren zenbatekoa igotzeko xedearekin. 100 eta 200 euro bitartean kobratzen zituzten, egiten zituzten aldaketen arabera.
Adinduengana joan izan dutela nabarmendu dute, eta, beraz, kontuz ibiltzeko gaineratu die herritarrei. 2011n ere antzeko kasuarekin pertsona batzuk identifikatu zituen Ertzaintzak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide