Irekita dago umeak haurreskolan matrikulatzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Beraien umeak Azkoitiko Haurreskolan hastea nahi duten gurasoek, dagoeneko irekita daukate bertan matrikulatzeko epea. 8:30etik 10:00etara eta 15:00etatik 16:30era bitartean egin daiteke matrikula eskolara joanda. Astelehenean hasi zen eta hilaren 27an...

Beraien umeak Azkoitiko Haurreskolan hastea nahi duten gurasoek, dagoeneko irekita daukate bertan matrikulatzeko epea. 8:30etik 10:00etara eta 15:00etatik 16:30era bitartean egin daiteke matrikula eskolara joanda. Astelehenean hasi zen eta hilaren 27an amaituko da. Haurrak jaiota egon beharko duela jakinarazi dute haurreskolatik, eta hasterako, gutxienez, hamasei aste izan beharko dituela. Urtarrilaren 28tik otsailaren 9ra bitartean jaioko diren umeen eskaera epea, aldiz, otsailaren 10ean amaituko da. Horrez gan, otsailaren 10etik 21era bitartean jaiotzen diren haurren izen emate epea hil horretako 22an amaituko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide