Gasa ofizialki ez aztertzeagatik, iruzur egitea egotzi die Ertzaintzak lau laguni

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urt. 18a, 18:13

Gasaren azpiegituren azterketa ofiziala egiteko baimenik izan gabe, azterketak egiten ibili eta etxe jabeei kobratzeagatik, iruzur egitea egotzi die Ertzaintzak lau laguni. Etxeko gasaren egoera berraztertzen zuten zenbait langilek, baina errebisio ofi...

Gasaren azpiegituren azterketa ofiziala egiteko baimenik izan gabe, azterketak egiten ibili eta etxe jabeei kobratzeagatik, iruzur egitea egotzi die Ertzaintzak lau laguni. Etxeko gasaren egoera berraztertzen zuten zenbait langilek, baina errebisio ofiziala egiteko, tekniko ofizialek egin behar dute hori.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, aldatu beharrik ez zegoen piezak ere aldatzen zituzten, etxeko jabeari diru gehiago kobratzeagatik. 100 eta 200 euro bitartean kostatzen zen beraien zerbitzua. Adindunengana joaten zirela ere jakinarazi dute, eta beraz, kontuz ibiltzeko  gaineratu die herritarrei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide