‘Errotik Harro’ liburua aurkeztu du EAJk

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urt. 17a, 12:51

Errotik Harro liburua plazaratu du Azkoitiko EAJk gaur egindako agerraldi batean. Raimundo Alberdi alderdiko kideak idatzi du. Mikel Zubizarreta, Alberdi bera, Joseba Egibar eta Xabier Arzalluz izan dira liburuaren aurkezpenean. Azkoitiko abertzaletas...

Errotik Harro liburua plazaratu du Azkoitiko EAJk gaur egindako agerraldi batean. Raimundo Alberdi alderdiko kideak idatzi du. Mikel Zubizarreta, Alberdi bera, Joseba Egibar eta Xabier Arzalluz izan dira liburuaren aurkezpenean. Azkoitiko abertzaletasunak azken ehun urteetan izan duen bilakaera azaltzen du bertan.

Idazlea gustura agertu da lanarekin, eta besteak beste, “gazteek nondik gatozen jakiteko” dela ere gogorarazi du. Arzaluzek, bere aldetik, “lan ederra egin” duela adierazi du, “batez ere, azkoitiarrentzat”. Hitzaurrea berez berak egin behar zuela gogorarazi du, nahiz eta azkenean atzeratzen joan den heinean, ez duen berak egin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide