Webgunea martxan jarriko du martxo inguruan Maxixatzenek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urt. 16a, 11:38

Egin du Maxixatzen Euskara Elkarteak bazkideen urteroko batzarra. Larunbatean egin zuten, eta Karmen Irizarrek jakinarazi duenez, hogei lagun bildu ziren bertan. 2011 urtea nola joan zen azaltzeaz gain, urte honetarako ze asmo dauzkaten azaldu zituzten...

Egin du Maxixatzen Euskara Elkarteak bazkideen urteroko batzarra. Larunbatean egin zuten, eta Karmen Irizarrek jakinarazi duenez, hogei lagun bildu ziren bertan. 2011 urtea nola joan zen azaltzeaz gain, urte honetarako ze asmo dauzkaten azaldu zituzten. Hainbat aukera aztertu ondoren, 2012an ez dela aldizkaririk publikatuko ziurtatu zuten, eta seguruenik ezta 2013an ere. Hala ere, web orria prestatzen ibili dira orain arte, eta «hilabete edo hilabete eta erdi barru» martxan izatea espero dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide