Pentsiodunek ‘Gizarte termalismo’ kanpainan izena emateko epea amaitzear da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urt. 13a, 11:35

Azkoitiko pentsiodunek ‘Gizarte-Termalismoa’ izeneko programan parte hartzeko aukera izango dute. Bainuetxeetako egonaldietan asistentzia ahalbidetzea da programaren helburua, eta pentsiodun guztiei dago zuzenduta. Interesatuek lehenbailehe...

Azkoitiko pentsiodunek ‘Gizarte-Termalismoa’ izeneko programan parte hartzeko aukera izango dute. Bainuetxeetako egonaldietan asistentzia ahalbidetzea da programaren helburua, eta pentsiodun guztiei dago zuzenduta. Interesatuek lehenbailehen eman behar dute izena, datorren astelehena (urtarrilak 16) izango baita horretarako azken eguna. Udaletxeko harreran eman behar da izena. Orain izena ematen dutenek abuztura bitartean izango dute zerbitzuaz gozatzeko aukera.

Programan parte hartu nahi duenak, eguneroko bizitzan bere kabuz moldatu beharra dauka, hori ezinbestekoa da; baita egoitza batean bizikidetza eragozten dituzten portaera-aldaketak ez izatea, eta gaixotasun infekzio-kutsakorrik ez izatea ere.

Eskaintzen dituen zerbitzuak:

Txandek 12 eguneko (11 gau) eta 10 eguneko (9 gau) iraupena izango dute eta ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu programak:

- Ostatua edo pentsio osoko erregimeneko mantenua partekatutako erabilerako gela bikoitzetan.

- Oinarrizko tratamendu termalak, bainuetxeko medikuaren tratamendu-preskripzioa, kasu bakoitzean medikuak preskribatu duen tratamendu termala, eta bere ondorengo jarraipena medikuarekin.

- Girotze-jarduerak egitea.

- Aseguru turistikoko talde-poliza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide