Astelehenean hil zen Jose Luis Segurola Etxaniz. Azkoitiko Gurutze Gorriko sortzaileetakoa izan zen. 1978 inguruan Kruz Mari Alberdirekin batera anbulantzia erosteko diru-iturrien bila hasi zen. Caritasen eta beste iturri batzuei esker, anbulantzia erostea lortu zuten. «Bigarren bat erostea ere lortu zuten. Nik orduan ezagutu nituen», dio Aitor Errazuk, egungo Gurutze Gorriko lehendakariak.
«Gizon umila eta apala» zela dio Errazuk. 90. hamarkada ingurura arte ibili zen Gurutze Gorrian. Urtetan arduradun ibili zen koordinazio lanak egiten. Baliabide ekonomiko gutxi zegoen garaiak zirela ere gogoratu du, Errazuk.
Beti prest
Erakundea utzi zuela hogei urte inguru baziren, baina beti egoten zen laguntzeko prest. Hala dio Errazuk. «Ikusi nuen azken aldian ere dena zer moduz zihoan galdezka hasi zitzaidan».