Astelehenean hil zen Jose Luis Segurola Etxaniz. Azkoitiko Gurutze Gorriko sortzaileetakoa izan zen. 1978 inguruan Kruz Mari Alberdirekin batera anbulantzia erosteko diru-iturrien bila hasi zen. Caritasen eta beste iturri batzuei esker, anbulantzia erostea lortu zuten.
Erakundea utzi zuela hogei urte inguru baziren, baina beti egoten zen laguntzeko prest.