Hondakinen inguruko jardunaldiak antolatu ditu Ingurugiro Fundazioak Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Hondakinen kudeaketa aztertzeko jardunaldiak antolatu ditu Ingurugiro Fundazioak datorren hilerako. Hondakinen kudeaketa: Hondakinen prebentzioko politiken aplikazioa administrazioan eta enpresetan izena jarri diote jardunaldiari, eta bertan dioen beza...

Hondakinen kudeaketa aztertzeko jardunaldiak antolatu ditu Ingurugiro Fundazioak datorren hilerako. Hondakinen kudeaketa: Hondakinen prebentzioko politiken aplikazioa administrazioan eta enpresetan izena jarri diote jardunaldiari, eta bertan dioen bezala, enpresa eta administrazio publikoei bideratuta dago batez ere. Otsailaren 2an izango da Elkargunean, baina urtarrilaren 27an amaitzen da izena emateko epea eta ingurugiroetxeafundazioa@azpeitia.net-era mezua bidalita eman daiteke, bestela bertara deituta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide