Azkoitiko Udalak, Lanbideren bidez, bost lagun kontratatu nahi dituela jakinarazi du. Bi administrari laguntzaile eta brigadarako hiru langile hain zuzen ere. Urtarrilaren 30ean hasiko liratezke lanean, eta aldi baterako kontratua izango lukete, sei hilabetekoa. Izena emateko azkeneko eguna urtarrilaren 18a dela jakinarazi dute. Izena Internet bidez eman behar da www.lanbide.net web atarian.