Hilabetez egongo da itxita Plaza Berri, lurra konpontzeko lanak direla-eta

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urt. 12a, 06:00

Plaza Berri eta Kale Nagusia itxita daude egun lanengatik. Lurra konpontzen ari dira, gaizki dauden adokinak kendu, eta azpian daukan oinarrria ongi jartzeko. Ondoren, berriro ere adokinak beren tokian utziko dituzte. Errexil taberna aurrean hasi dira ...

Plaza Berri eta Kale Nagusia itxita daude egun lanengatik. Lurra konpontzen ari dira, gaizki dauden adokinak kendu, eta azpian daukan oinarrria ongi jartzeko. Ondoren, berriro ere adokinak beren tokian utziko dituzte. Errexil taberna aurrean hasi dira lanekin, eta pixkanaka Presalde gozotegira arteko ibilbide guztia konponduko dute.

Hilabete inguru beharko dute langileek lur guztia ongi jartzeko, eta, horregatik, plazarako sarrera eliza aurretik zabaldu dute udaltzainek guztia amaitu bitartean. Hala ere, zama lanetarako erabili ahal izango direla Plaza Berri eta Kale Nagusia jakinarazi dute udaltzainek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide