Nola egin aurre erditze minari? izenburupean hitzaldia eskainiko du bihar arratsaldean Carmen Ferrok Elkargunean. Ama,
emagina, eta haurrentzako masaje irakaslea da Ferro, antolatzaileek Elkargunetik jakinarazi dutenez, esperientzia handia dauka Ferrok haurdunaldi kontuetan.
Hitzaldia 19:00etatik aurrera izango da, Oteiza Plaza gelan. Gaztelaniaz izango dela aurreratu dute antolatzaileek.
Haurdunaldi ikastaroa
Udalak haurdun dauden emakumeentzako ikastaroa antolatzekotan dela jakinarazi du. Haurdun dauden emakumeei ikastaroa eskainiko die, eta hitzaldia aprobetxatu nahi du interesatuekin horren inguruan hitz egin, eta ikastaroaren sarrera bat emateko. Horregatik, interesatuei osteguneko hitzaldira agertzeko dei egin die udalak, bertan emango baitute ikastaroaren inguruko informazio zehatza. Ikastaroa euskaraz izango dela ere esan dute.