Bidezko merkataritza bi aste eta erdian egon da zabalik gabonak direla eta. Pasa den ostegunean itxi zuten Torre Zurin jarrita zeukaten denda. Guztira 3.850 euro lortu dituztela jakinarazi dute. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ez da asko, baina iaz 3.300 euro bildu zituztela gogorarazi dute, eta baita Gipuzkoako 30 herritan egiten dela bilketa ere.
Bidezko merkataritzak, inongo bitartekaririk gabe garapen bidean dauden herrialdeetako produktuak saltzea du helburu. Eskerrak eman nahi izan dizkie antolatzaileak bertan erosketak egin dituztenei, eta baita Udalari ere, 500 euroko diru laguntza emateagatik eta lokala uzteagatik.