Gipuzkoa osoan, Azkoitiak bildu du odol gehien proportzioan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urt. 9a, 11:29

Azkoitiko Odol Emaileen Elkartea oso pozik agertu da 2011ko balantzearekin. Hamazazpi saio egin dituzte odola biltzeko, eta guztira 1448 poltsa bete dituzte, batezbeste saioko 85.

Donostia eta Irun dira Azkoitiaren aurretik dauden herriak Gipuzkoa osoa...

Azkoitiko Odol Emaileen Elkartea oso pozik agertu da 2011ko balantzearekin. Hamazazpi saio egin dituzte odola biltzeko, eta guztira 1448 poltsa bete dituzte, batezbeste saioko 85.

Donostia eta Irun dira Azkoitiaren aurretik dauden herriak Gipuzkoa osoan, odol bilketari dagokionean. Baina biztanle kopurua kontuan hartuta, proportzioan Azkoitia dago aurrenengo postuan.

Azkoitian hainbat arrazoigatik odola emateari 21 lagunek utzi dioten arren, 63 lagun berrik izena eman dutela ere gogoratu dute. Emaitza onak izan dituztela diote, eta gustura daudela gaineratu dute. Hala ere,  boluntario gehiago izatea nahiko luketela azaldu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide